Egiptoko XXIV. dinastia
Egiptoko XXIV. dinastiak, K.a. 727 eta K.a. 715 bitartean iraun zuen.
XXI., XXII., XXIII., XXIV. eta XXV. dinastiek, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaia osatzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tafnakhtek, Deltako gobernarien aliantza bat antolatu zuen, hauekin, Goi Egipto konkistatzen saiatu zelarik. Bere kanpainak, Nubiako errege Piankhiren arreta piztu zuen, Saiseko Tafnakht eta honen aliatuen aurkako garaipena, idazkun ospetsu batean erregistratu zuena. Tafnakht, beti, "Mendebaldeko buruzagi handia" deitua da Piankhiren Garaipenaren hilarrian eta Sheshonq V.aren erregealdiko 36 eta 38. urteetan dataturiko beste bi hilarritan.
Bakenrenefek, Tafnakhten oinordekoa izan zenak, behin betiko hartu zuen Saiseko tronua Uakhara errege izenarekin. Bere autoritatea, Niloren deltaren zati handi batean errekonozitua izan zen, baita Menfisen, non zenbait hilarri aurkitu diren, Saqqarako Serapeumean daudenak eta bere erregealdiaren 5. eta 6. urteetan datatuak daudenak. Dinastia hau, Egiptoko XXV. dinastiako bigarren erregea izan zen Shabakok, Bakenrenef harrapatu eta bizirik erre zuenean amaitu zen.
Olivier Perduk, Shepsesra Tafnakht, benetan, Tafnakht II.a izan zela frogatu du, Nekao I.aren gertuko aurrekari bat. Bi erregeek, Saiseko tokiko agintari bezala gobernatu zuten Taharqo nubiarraren erregealdian.
Egiptoko XXIV. dinastiako faraoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izen arrunta | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|---|---|
Tefnakht | Shepsesra | Tafnajt | K.a. 727-K.a. 720 | |
Bakenrenef | Uahkara | Bakenrenef | K.a. 720-K.a. 715 |
XXIV. dinastiako kronologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:
- Lehen faraoia: Tefnakht
- Azken faraoia: Bakenrenef
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Egiptoko XXIII. dinastia |
Egiptoko XXIV. dinastia Egiptoko hirugarren tarteko aroa |
Ondorengoa Egiptoko XXV. dinastia |